http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-12-31/045/005/BLOGA._Teknologien_eragina_gizartean._HEZKUNTZA_ANTOLAKUNTZA_ETA_TEKNOLOGIA_BERRIAK.htm
Erabat ados gaude testu honek dioenarekin, hau da, uste dugu, teknologia berriek onurak ekar ditzakete baina baita eragin negatibo asko ere.
Hezkuntzan zentratuz, esan dezakegu, teknologia berrien iraultza honek erdibidean harrapatu gintuela, izan ere, ordenagailuak nahiko berandu arte ez ditugu erabili ikastolan.
Teknologia berriek aurrerakuntza handiak ekarri dizkigute hezkuntza mailan, batez ere informazioa lortzeko garaian, interneten bidez informazio guztia eskura baitugu. Baina egia da ere, honek dependentzia eta alferkeria sortu duela ikasleen artean. Gure ustez, internet kenduz gero, ikasle asko galduta sentituko lirateke lan bat egiteko garaian.
Beraz, bi aurpegi erakusten dizkigu internetek: batetik, lan egin eta ikasi nahi duenari ateak zaltzen dizkio (informazio ugaria, munduko txoko guztiekin komunikatzeko aukera,...) eta bestetik, lan egin ez duenari gauzak erraztu (kopia, pega, "el rincon del vago",...).
Gure arloari lotuz (heziketa berezia), esan genezake bereziki aurrerakuntza izugarriak eman direla, izan ere, edozein urritasun izanda ere, gaur egun, teknologia berriek aukera ezberdinak esakintzen dizkie, bere lana, bizia,... eta orokorrean egunerokotasuna errazagoa eginez; pantaila taktilak, mobileko mezuak, ordenagailua bera, teklatu bereziak, itsuentzako ordenagailuak, audifonoak, braille speak,...
Esandako kontutan hartuz, orokorrean teknologia berriek erosotasun eta abantaila ugari ekarri dituela uste dugu, nahiz eta gure eskutan gelditzen den hauek nola erabili.
OIHANE eta AIZEA
lunes, 12 de enero de 2009
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario