miércoles, 4 de febrero de 2009

LEMOIZ

JADA INTERNETEN IPINI DUGU GUK EGINDAKO MOVIE MAKER-A!

http://museobiziak.ning.com/video/lemoiz-1

miércoles, 28 de enero de 2009

IKT

http://www.educacionenvalores.org/rubrique.php3?id_rubrique=81

Helbide honetan IKT ren inguruko informazio ugari aurkitu dugu. Bertan hezkuntzaren alderdi ezberdinak lantzen dira: blogen bidez, kurtso ezberdinak eskainiz, gai ezberdinen informazio ezberdinak eskainiz,...

Gehienbat teknologia berrien inguruko eskaintza eta erabileraren inguruan hitz egiten duela iruditu zaigu. Hau oso baliagarria iruditzen zaigu eskoletan erabiltzeko, bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere. Azken finean, hezkuntzaren inguruko arloak lantzen ditu teknologia berrien ikuspuntutik, hau da, ordenagailua tresnatzat hartuta helbide honek informazio mundu bat zabaltzen digu nahi beste ikusi eta ikasteko.

Webgune honek batez ere baloreak lantzea du helburu eta horretarako arlo askotaz aritzen da:
Coeducación, Comunicación, Conocimiento libre, Convivencia, Discapacidad, Educación para la ciudadanía, Educación sexual, Género, Inmigración, Medio ambiente, Objetivos del Milenio, Paz, Prevención de la violencia, TICs, TICs - Software Libre, Guías y unidades didácticas.

Proiektu edo dena delako hau interesgarria eta oso baliagarria iruditu zaigu.

jueves, 22 de enero de 2009

MOVIE MAKER

AUPA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Gaur, azkenean gure movie maker-a egiteko testigantza grabatzea lortu dugu. Orain muntaia egitea bakarrik falta zaigu, irudiak jada aukeratuak baititugu.

Movie maker-a bukatutakoan museo biziak webgunean zintzilikatuko dugu.

lunes, 12 de enero de 2009

EZAGUTZAREN GIZARTEA ETA ESKOLA PORROTA

http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2009-01-03/004/007/Ezagutzaren_gizartea_eta_eskola_porrota.htm

Artikulu hau datuz josita dago, bertan, Hego Euskal Herriko hezkuntza datuak azaltzen ditu eta era berean atzerriko datu berdinekin konparatzen ditu. Nolabait, gure hezkuntza gaitasunen inguruko indize bat egiten duela esango genuke, beraz, ez dugu iritzirik emateko honen inguruan.

Hala ere, interesgarria iruditu zaigu artikulu hau bertan eranstea, azken finean informazio gehigarri bat izan daitekeelako.

ETORKINEN HIZKUNTZA PROGRAMEN SUSTAPENA

http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-01-04/016/004/Jaurlaritzak_32_milioi_euroko_laguntza_onartu_du_etorkinen_hizkuntza_programak_sustatzeko.htm

Artikulu honen inguruan dugun iritzia aldekoa da, oso ondo iruditzen zaigu, gobernuak etorkinak euskara ikas dezaten dirulaguntzak ematea. Baina ez dugu uste hau emanda ere aurrerapen handirik lortuko denik arlo honetan.

Gure ustez, euskarak gizarte mailan behar du bultzada bat, hau bertako hizkuntza ikus dezaten etorkinek (baita bertako askok ere) eta beharrezkotzat jo dezaten beraien egunerokotasunean. ez du inongo zentzurik euskara irakaste, gero eskolatik atera ondoren erabilerarik emango ez badiote.

Beraz, garrantzi handiagoa emango genioke egunerokotasunean euskararen erabileraren beharrari, nahiz eta egia den erabili ahal izateko aurretik ikasi egin behar dela.

Oihane eta Aizea

TEKNOLOGIEN ERAGINA GIZARTEAN

http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-12-31/045/005/BLOGA._Teknologien_eragina_gizartean._HEZKUNTZA_ANTOLAKUNTZA_ETA_TEKNOLOGIA_BERRIAK.htm


Erabat ados gaude testu honek dioenarekin, hau da, uste dugu, teknologia berriek onurak ekar ditzakete baina baita eragin negatibo asko ere.

Hezkuntzan zentratuz, esan dezakegu, teknologia berrien iraultza honek erdibidean harrapatu gintuela, izan ere, ordenagailuak nahiko berandu arte ez ditugu erabili ikastolan.

Teknologia berriek aurrerakuntza handiak ekarri dizkigute hezkuntza mailan, batez ere informazioa lortzeko garaian, interneten bidez informazio guztia eskura baitugu. Baina egia da ere, honek dependentzia eta alferkeria sortu duela ikasleen artean. Gure ustez, internet kenduz gero, ikasle asko galduta sentituko lirateke lan bat egiteko garaian.

Beraz, bi aurpegi erakusten dizkigu internetek: batetik, lan egin eta ikasi nahi duenari ateak zaltzen dizkio (informazio ugaria, munduko txoko guztiekin komunikatzeko aukera,...) eta bestetik, lan egin ez duenari gauzak erraztu (kopia, pega, "el rincon del vago",...).

Gure arloari lotuz (heziketa berezia), esan genezake bereziki aurrerakuntza izugarriak eman direla, izan ere, edozein urritasun izanda ere, gaur egun, teknologia berriek aukera ezberdinak esakintzen dizkie, bere lana, bizia,... eta orokorrean egunerokotasuna errazagoa eginez; pantaila taktilak, mobileko mezuak, ordenagailua bera, teklatu bereziak, itsuentzako ordenagailuak, audifonoak, braille speak,...

Esandako kontutan hartuz, orokorrean teknologia berriek erosotasun eta abantaila ugari ekarri dituela uste dugu, nahiz eta gure eskutan gelditzen den hauek nola erabili.

OIHANE eta AIZEA
URTEBERRI ON!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!