miércoles, 17 de diciembre de 2008

HEZKUNTZAREN INGURUKO ARTIKULU BATEN IRITZIA

BATZEN GAITUENA: HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALA

http://www.gara.net/paperezkoa/20081117/106972/eu/Batzen/gaituena:/Hezkuntza/Sistema/Nazionala/

Gara egunkarian artikulu hau aurkitu dugu beste batzuen artean, eta interesgarria iruditu zaigu hemen ipintzea.

Artikulu honen inguruan, aldeko iritzia dugula esan dezakegu eta punturik garrantzitsuenetako bat, edo behintzat oinarrizko argumentua hurrengo hau da gure ustez:
«Gutxiengo nazional bati ezin zaio ukatu bere taldeko gainerako kideekin batera bere berezko bizitza kulturala izatea, bere hizkuntza erabiltzea, euren eskolak izatea eta hezkuntzan hautatutako hizkuntza erabiltzea; hots, ezin zio ukatu berez dagokion eskubidea».

Datu honek ikustarazten digu gure eskubidea dela gure hizkuntzan eta gure kulturan heztea, baina gure ustez eskubide hau urratu egiten da Euskal Herrian behintzat.

Gu, ikasle garenetik, eskubide urraketa hau gertutik ikusi ahal izan dugu, hezkuntza sistema osoan orokorrean, hau da, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera irisi arte.

Adibide bat jartzearren, unibertsitatean, ikasgai askotan apunte eta irakurgai guztiak gaztelania hutsez aurkitzen ditugu eta azterketa egiterako garaian euskara maila ona erabiltzeko esaten digute. Ikasle izateaz gain itzultzaile aurpegia ikusten al digute akaso? Egoera hauen guztiz aurka gaude eta uste dugu honetan lan handia dagoela oraindik egiteke.

Honetaz gain, irakasle askoren euskara maila ere lotsagarria da. Gaztelania maila kaxkarra duten irakasleak ba al daude A ereduan? orduan zergatik gertatzen da hau Euskarako klaseetan?

Hizkuntzaz gain beste eskubide batzuk ere baditugula diote:
«Euskal Herriak (...) eskubide osoa du bere hezkuntza sistema antolatzeko, euskal gizartearen beharrei egoki erantzuteko. Gure herrian baldintzak egon badaude, behar dugun heziketa sistema adostu eta antolatzeko. Hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea dugu». Eskubide hau Bolognia prozesuak betetzen al du? Guk ez dugu ala ikusten behintzat.

Beraz, eta ondorio orokor bezala orain arteko hezkuntza sistemak gure eskubideak betetzen ez dituela esan dezakegu, beraz, hezkuntza sistema nazionalaren alde agertzen gara, artikulu honekin bat eginez.

Oihane Iribar eta Aizea Beraza

1 comentario:

Lorea dijo...

Kaixo neskak! primeran ari zarete lanean!!! Beno ohar bat bakarrik blogean idaztean: fondoa iluna denez, saiatu letrak kolore argiago batean egiten, zeren sarrera honetan testua beltzez dago eta ezin da irakurri.